XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herriko desarroilo ekonomikoak nahiz aitzinamendu ekonomiko hori Espainiako gobernuak era guzietatik ukatu nahirik ahal egin du autopistak egitea geure artean, horregatik Bilbo-Behobiak gero Baionarekin enpalmatuaz, ahal egingo du Euskal Herriko ekonomia Europara hurbiltzea eta bide batez Kastillakoa ere bai.

Autorruta honek Euskal Herriko Hego eta Mendebal aldeak hurbilduko ditu Europarekin eta Eguzkialdetik, berriz Nafarroa aldetik, Tudela Baionarekin batua izango da beste autorruta baten bidez.

Infrastruktura honen bidez, nahiz nahikoa ez izan oraindik, posibilitate asko ematen dizkigu Europako ekonomia zeharo integratzeko, hemengo desarroilo ekonomiko guzia Europara begira antolatzen ari delako, geure herrian egiten diren produktoak irteera bat bilatuaz hango merkatuetan.

Bilboko kai-handia, ere, laguntzaile izango da proiekto hau ahal izateko geure Europako integrazioari begiratuaz.

Merkatua nun egongo lirateke gure produktoentzat?.

Zenbait istudio eginik dira pundu honi buruz eta neurri batetan gehienak akord dagoz gure produktoen irteerari buruz.

Lehen aipatu dugun bezala Euskal Herriak ipar aldetik nekazarien lur egoki batzuen bitartez mugatua aurkitzen da eta oraindik industriaren aintzinamendu handirik ukan ez duen eskualde batekin.

Eskualde hontako industria oraindik espezializatuta gabe aurkitzen delarik Euskal Herriaren papera handia litzateke espezializazio hori konkretatzen joan baino lehen.

Behar bada egokia litzateke mekanika bukatuaren enpresak desarroilatzea Akitania aldean, altzairuaren eta burdinaren espezializazioa gurea izanik, orduan hemendik probisonatuaz gai hauekin eskualde haik.

Beste aldetik, Euskal Herriak behar dituen nekazaritzako zenbait produkto ekar genitzake bai Akitaniatik bai Ipar Euskal Herritik.

Zenbaiten pentsamendua nekazari-industria espezializazio honen aurkakoa izango da.

Erresuma aberatsek, prinzipioz, industrializatuak bait dira eta behartsuak, berriz, nekazaritzatik bizi direnak.

Hau egia erdizkoa da.

Hor daude zenbait erresuma aberatsak direnak Zelanda Berria, Australia edo Dinamarka bezala nekazaritzako produktoak nagusi direnak baina aberatsak direnak.

Erresuma bat aberatsa izateko berdin da nekazaritzako produktoetan edo industriako produktoetan espezializatzea.

Orduan espezializazio hori planteatzen dugunean, geure burutik inperialismoaren pentsamendu guziak at dauzkagu eta historikoki eta naturalki egokitu den espezializazioaren alde.

Esate batetarako, Ipar Euskal Herria, egun, artoan ari da espezializatzen.

Espezializazio honen bitartez ahal izango du produkto hau eta horko nekazaritza salba ahal izatea, nahiz oraindik produkto honen etenak lurralde horietan ez geratu.

Eten horik ez dira hor geratzen egintza horren komerzializaziotaz ez direlako jabetzen euskaldunak, baizik atzerriko kapitalisten eskuetan uzten dutelako.

Komerzializazio egoki bat balitz irabazien zati handiagoa litzateke produktoreentzat.

Gainera produktore berek antolatuko balute komerzializazio hori askoz ere hobea litzateke.

Beste alde batetatik, nekazaritza eta industria ez daude asarreturik, eta nekazaritza espezializatuaren ondoan ondo litzateke industria hura.

Lehen aipatu ditudan erresumetan nekazaritzaren produkto osoa %19 ez zen iristen 1.950-ean eta bere ondoan industria aurreratu bat sortu da.

Ipar Ameriketan 1.950 urtean lehenengo sektorean langileria guziko % 13,3 osatzen zuen bere aportazioa egintza osoan % 20,8 izanik, ia industriak bezalako produktibitatea edukiaz.

Jakina da Ipar Ameriketako nekazarien produktoak mundu guzian saltzen direla eta prezio onetan.

(Lan honen ondarra beste zenbakian aterako da).

OHARRA. Lan honen helburua zenbait pundu argitzea izan da Euskal estrategia bat markatzeko orduan eta organizazio politiko at dago, lan hau oso pertsonala bait da.